viernes, 21 de febrero de 2014

Bi katu beltz.

Bazen behin
Animaliak hitz egiten zuten garaian
Katu bat, eta bi

Bi begi beltz distiratsu
Ile distiratsu beltza
Hamairu zenbakia begien ninietan

Eskailera azpitik
Zortearen bozeramaileak
Maitasunen erditik

Urtebetetzetan urteak gehitu beharrean
kentzen zituzten
Isilarazien ezpainak zituzten itxi
Haien artear kur-kur-ka
Eta hizki-mizki -ka

Bi katu beltz
Zazpi bizi, gure bakarrari
Amaiera emateko zain

Haien izenak, Amodio eta Gorroto...

0 comentarios:

Publicar un comentario