lunes, 28 de abril de 2014

Gehi bat.

Lau hilabete eta egun bat pasa dira egun hartatik. Txotxolo moduen poztu nintzan atzo ikusten 27 zala, apirilak 27. Zurekin esnatu nintzen goiz hartan, hau da, atzo. Pare parean, eta zure logelako hotzak nire barrutik atera zituen azken sugarrak, dar darka esnatu zintudan, eguzkiarekin batera. Bai, horrela hasi zen gure eguna deritzogun hori, hogeitazazpia.

Ihes egin nuen gero.

Jada badakizun guztia esan gabe pantailari begira dauden bi begiei hizketan ari natzaio. Hitzez bai baino soinu gabeko esaldi sorten bidez.

Lau hilabete pasa dira, ze gutxi eta aldi berean zenbat den. Ta oindik... begiratzen zaitudanean aurkitzen dut dir dir-ean zurea den hori, irria marrazten didan hori.

Ez naiz galdu, ez soilik nire iparra Gasteiz delako, bere eskuari lotuta ibiltzea errezagoa delako baizik.

Gehi bat. Tipi tapa.

0 comentarios:

Publicar un comentario