martes, 24 de junio de 2014

Maitasun gutuna.

Maitasun gutunen jabetzat naukazula badakit, uste dezu sentimenduak azaltzeko erraztasuna odolean daramadala, baino hemen naukazu, sentimenduen erruz itsututa eta odola hozten zait gutxinaka gutxinaka, eskuak hotz baina bihotza sutan daukat guztiz.

Maitasuna, zer ote da maitasuna? Hori izan zen nire lehenengo galdera, nere buruari ein nion eta eztropezu egin nuen zure irribarre ilunarekin. Burua astindu nuen alde batetik bestera, ez zintudan hor nahi, ez nuen barruan sentitu nahi beldur ematen duen sentimendu nahaste hori. Gainera ez nuen ulertzen, bai, hor zeunden, nire bidea mozten, nire ideiak nahasten, nire taupadak bizkortzen, urduritzen... eta hor topatu nuen erantzuna, zure irria ikusi nuen, eta ostean... bazegoen erantzuna.

Bitartean zure begiek... niri begira... erori nintzen. Noski erori nintzela.

Ostegunetan idazten dizun maitasun gutun idazle sutsuaren partez. 

0 comentarios:

Publicar un comentario