domingo, 19 de octubre de 2014

Zapore goxoa.

Igandeek ez dute zapore goxorik usten, azukre koxkorrak kafean murgiltzen dira ta dena den ez dute garratza burutik kentzen.
Goilakak soinu biluziak sortzen ditu poliki poliki edalontziaren kristala jotzean. Baino ni benetan nahiko nukena zure azala nire gerriaren kontra sentitzea litzake.
Igande gaua, asteburua badoa azken kafe tragoarekin ta beroarekin batera azukre koxkorrak. Goilaran dauden tantatxoak mingainarekin garbitu ostean zure irudi biluztua imaginatzenet... nire azalaren kontra, kolpeka azukrearen artean, goilara eta edalontzia egiten duten bezala...

Kafearekin bustitzen ditut ametsak igande guetan.

0 comentarios:

Publicar un comentario