miércoles, 19 de febrero de 2014

Aske izan.

Ilargiaren kolore zuri garbia
Muxuen gorria (eta gogoa)
Gogoaren nahaste borrastea
Hori guztia sentitzeko gaur
Izan nahiko nuke txoria

Eta ihesean, hemendik hona
Handik hara, hegaka
Hegoak astinduz
Libre sentituz
Munduaren nahaste borrasteak ekidituz.

Ez naiz, edo banaiz
Ez nago, edo banago
Ez gaude, edo bagaude
Ez daukat, edo badaukat
Libre izateko aukera... hegaka.

Zuhaitz gorrien fruitu berdeak
Sagu larrosak eta lore marroiak
Koloredun guztia, zuribeltz
abesteko nahiz negar egiteko
Ibiltzen naiz trakets.

Gaurkoan bertsoka, edo muxuka
Musika entzun beharko nuke
Aske izateko horixe da normalean
Erremediorik ezinhobe

Hegan noa nigana, noski
Zugatik hurrunduz, minak leunduz
Hemendik agian ilargi zurira
Belaunak makurtuz
Salto egiteko prest

Abrite portas klis-klas
Mugak gainditu
Ezintasunak erditik kendu
Mundu beltz honetan ilargia da
Hegoak astintzera ausartu

Hegaka noa, eta hegaka zatoz zu.

0 comentarios:

Publicar un comentario