jueves, 20 de febrero de 2014

Normalean.

Normalean, gauzak diren modukoak dira. Goizean esnatu, begi biak ireki eta arraus egin. Mugikorra hartu, begiratu. Batzuetan irri, beste batzuetan hotz. Begiak igurtzi era ohetik altsatu. Eta bagaude, beste egun berri bati begira, eta aurretik... 18 ordu gehiago.

Normalean, ordutegi baten menpean gabiltza, ezintasunek, beldurrek eta hutsuneek dakartenak. Eta askotan... ez da batere erraza ihes egitea. Aske. Ordurik gabe, denbora gelditu gabe. Eta ito egiten gaitu segunduen tik tak-ak....

Normalean barre egiten diegu momentu latzei, malkoak geldiarazten ditugu eta ez dituzte gure ezpainak urratzen, ez dute irria garbitzen, eta joaten dira, espero genuen moduan, lortzen dugun moduan.

Normalean ere, asteak luzeak egiten zaizkigu, behintzat niri are luzeago. Normalean, galduta nabil eta ez naiz aurkitzen, normalean beldur, normalean urduri. Normalean norbaitekin baina bakarrik. Egunero zure zain. Gure zain... edo nork daki.

Normalean asteko egunen bat izaten zait txarrena, gaurkoan osteguna. Normalean barrutik kanporatu behar ditut barnean eduki ezinekoak. Normalean, eta gaurkoan ere, ostegun madarikatua. Gaurkoan faltan naukat eta faltan zaitut, gaurkoan ez naizelako behar dut, edozer. Gaurkoan besarkatuko ditut barruko sentsazioak. Gaurkoan, imaginatuko zaitut hortxe, pantailaren bestaldean nire hitzak irakurtzen, eta agian ere barre egiten, eta normalean bezala galduko naiz, indarrak beteko nau, eta agian eta soilik agian, amaituko dut zu faltan botatzen, edo ez.

0 comentarios:

Publicar un comentario